viernes 21 de noviembre de 2008


LOUIS KAHN




XX.mendeko 4-5 akitekto onenetariko bat. AEB-tako arkitektua baina bere sustraiak Estonian zituena.
Hain zegoen arkitekturan sartua, familiarekiko bizitza alde batera utzi zuela, hainbat emazte eta seme- alaba izan zituen arren.

Modernismo garaian bizi izan zen, baina altzairuzko eraikuntza eta eraikin oso altuena ez zuen gustoko eta berak bere aldetik jo zuen arkitektura berri bat sortuz. Historian atzera jo zuen arkitektura teknika zaharrak deskubrituz, bidaia asko eginaz eta bizitza mota asko ezagutuz.

Bere arkitektura atemporala da, hau da, denboran zehar, ez du zentzurik galtzen eta nahiz eta lehengo teknikak erabili,egiten dituen garaian guztiz egokiak suertatzen dira.

Argia eta materialari ematen dio garrantzia handia. Proiektu bakoitzean sentsazioak sortzen ditu ikuslegoan eta estantzia bat sortu nahi du pertsona bakoitzarengan bere proiektu oro.


Arkitektu garrantzitsu askotan gertatu izan den bezala, bere arkitekturarekiko dedikazioagatik, obsesio bihurtu zen berarentzat arkitektura , eta bere bizitza soziala alde batetara utzi zuen, izaera nahiko berezi bat zuelarik.




Salk institutua, bere obratatik, guztiz gustora gelditu den lehenengo obra.